<h1>Aia</h1> Foto de: Urkome

Aia

Aia, lursailez, Gipuzkoako herririk handienetarikoa dugu, bere mugak menditik itsasoraino iritsiz. Bere 1.959 biztanleak hamaika auzoetan banatzen dira, Pagoetako magalean kokatutako gune nagusia den Aiatik hasi eta Laurgain, Urdaneta, Altzola, Andatza, Santio Erreka, Elkano, Olaskoegia, Arrutiegia, Kurpidea, Iruretaegia eta Etxetaballa guneekin jarraituz.

Aiak, ondare kultural interesgarria du: eliza ermita, dorretxea, baserri, burdinola, errota karobi, elurzulo. Guzti hauek, pasatako denboretara itzultzen gaituzte, bizitzeko eta natura ulertzeko modu desberdin bat erakutsiz.

Pagoetako Parke Naturala

Pagoetako Parke Naturala 1998. Urtean izendatu zuten. Iturraran baserria dugu Parke honen erdigune, bai informazio gune eta Museo gisa. Eskaintzen dizkigun beste aukeren artean, Lorategi Botanikoa, Agorregi burdinola (XVIII. Mendekoa), Erlategia edota hainbat ibilaldi ditugu. Natura, paisaia, kultura, arkeologi eta etnografia aldetik aberastasun izugarria gordetzen du.

Iruzkina gehitu