<h1>Aizarnazabal</h1> Imagen: © Urkome

Aizarnazabal

Erromatarrek beren arrastoa utzi zuten Aizarnazabalen, eta horren adierazgarri Etxabe auzotik gertu dagoen zubia dugu. Bere egituran sei begi dituen Gipuzkoako bakarra da. Herrigunean, 2009 urtean bukatu zen LAUBURU erabilera anitzeko gunea dugu, estilo moderno duena, baita ere Udaletxea eta  San Miguel Eliza Nagusia nabarmendu behar dira. Eliza XVI. mendean eraiki eta XVII.ean berritua. Landa giroko eliza da, bi alboetan kapera banarekin, eta kanpandorre bitxia duena. Bere hormak harlanduzkoak dira, eta barruan barroko estiloko erretaula du, XVI. mendeko zilarrezko kustodio bat duena. Etxabe Jauregia ere nabarmendu behar da, Baltasar Etxaberen jaiotetxea, kargu ofizialak bete zituen pertsonaia.

Herrian hainbat leinu-etxe ere badira, Resusta Goikoa, Bekoa eta Enbil. Landa-auzoak, berriz, Zubialde, Etxabe, Menditxiki, Saiatz

Iruzkina gehitu