<h1>Azkoitia </h1> Foto de: Urkome

Azkoitia

Landa eremu asko ditu eta, bere paisaian, txukun zaindutako baserriak daude han-hemenka. Kultura ondare inportantea du; benetako elementu euskaldunak eguneroko bizitzan azaltzen dira, azken urteotan sartu diren aire abangoardista berriekin nahastuta.

Azkoitia herria Gipuzkoako barnealdearen eta kostaldearen arteko merkantzien eta pertsonen komunikazioa indartzeko sortu zen, hain zuzen ere, 1324 inguruan. Azoka asteazkenetan izaten zen aurrena eta larunbatetan ondoren. Gaur egun, berduraplazan eguneroko jardunak jarraitzen badu ere, ostiral arratsaldeak eta larunbat goizak egun bereziak jarraitzen dute izaten jendearentzat elkartzeko; gure produktuez gozatzera gonbidatzen zaitu, giro atsegin batean.

Azokaren eraikina bera ikur arkitektoniko bat da. Ibai gainean eta herriko plazan egonik, itxura bereziko eraikina da. Florentziako Veccino zubiaren antza duena.

Iruzkina gehitu