<h1>Azpeitia </h1> Foto de: Urkome

Azpeitia

Loiolako santutegi barrokoa oso ezaguna da; zirkulu formako oina eta kupula ikusgarria dauzka. Loiolatarren Erdi Aroko dorretxean jaio zen Loiolako San Ignazio, den euskaldunik unibertsalena.

Trenaren Euskal Museoan Europako tren bilduma onenetako bat daukate.

Ezinbestekoa da “inazio” ospetsuak dastatzea. Inazioak hostorezko tartaletak dira, almendra kremaz beteak; "formula berezia” dute eta horrek ematen die daukaten zapore berezi eta paregabea.

Landa auzoak: Oñatz, Izarraitz, Loiola, Elosiaga, Eizagirre, Odria, Aratz-Erreka, Nuarbe, Urrestilla, Matxinbenta.

Bertako produktuen azoka egiteko leku bat dago. Azoka egunero egiten dute baina astearte eta ostiral arratsaldeetan ibiltzen da jende gehien.

Ganadu feria hileko hirugarren asteazkenean egiten dute.

Iruzkina gehitu