Aérea Errezil Aérea Errezil Foto de: Urkome

Errezil

Errezil, Ernio mendiaren magalean, sagarrez eta ermitaz betetako landa eremuko bailara da. Ernio bidean derrigorrezkoa da “Gipuzkoako balkoian” gelditzea; izan ere, bertatik lurraldearen zati handia ikus baitaiteke.

Erniok eta Gazumek osatutako mendigunea mende askotan izan zen artzaintzarako gune eta trashumantziarako pasadizo.

Ernioren magalean Zelatungo zelaiak ditugu, eta zelai horietan iraileko igande guztietan erromeriak egiten dira.

Herriko nekazaritzaren produktu nagusia errege-sagarraren bertako barietate bat da, errezil sagar izenez ezagutzen dena. Abenduan errezil sagarraren eta honekin egindako produktuen (postreak, sagardoa...) inguruko feria bat egiten da.

Landa auzoak: Ezama, Ibarbia, Letea, Erdoizta, Sta. Marina.

Iruzkina gehitu