<h1>Getaria </h1> Foto de: Urkome

Getaria

Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren eta Cristobal Balenciaga jostunaren jaioterri eta txakolinaren sorterri izateagatik da ezaguna Getariako herria.

Arraina parrillan egiten duten jatetxeek ospe handia dute. Txakolinaren jatorri deitura Getariakoa da; txakolina bertako mahatsekin egiten dute, kontu handiz.

Bisitariei alde zaharrak ematen die atentzioa. San Salbatore elizaren azpitik pasatzen den eta Kale Nagusia porturako eskailerekin lotzen duen kalea deigarria eta oso ezaguna da.

Getaria, tradizioz, marinel herria da. Ehunka urtean bale harrapaketak garrantzi handia izan zuen herriko ekonomian.

San Anton mendia, hau da, Getariako arratoia, parke natural interesgarria da.

Iruzkina gehitu