<h1>Orio</h1> Imagen: © Urkome

Orio

Orio, naturaren ikuspegitik ingurune zoragarria duen herri arrantzalea dugu. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen gunean dago, mendi berde ederren magalean eta horregatik da Orio urdina eta berdea.

Bi hondartza eder ditu; Oribarzar eta Antilla, eta paisaiaz gain bisitariei bere Alde Zaharraren historia eta xarma eta kaiaren arrantzale kutsua ere eskaintzen dizkio.

Orioko kaleetan barrena ibiliz gero, berehala konturatuko da bisitaria gastronomiak aparteko garrantzia duela hemen. Han-hemenka, toki gordeetan, parrillak ikusiko ditu, arraina eta haragia ikatzarekin erretzeko prest. Bisiguaz gain, maila handiko eskaintza egiten dio herriak aho sabaia gozatu nahi duenari.

Arraunak Orion tradizio handia du eta baita jarraitzaile asko ere.

Iruzkina gehitu