<h1>Zestoa</h1>

Zestoa

Zestoa Euskal Herrian ezaguna da bere ur termalengatik eta bainuetxe dotore eta historikoagatik. Horrez gain, aipagarria da Ekainberri, Gizateriaren Ondare izendatutako Ekaingo haitzuloaren erreplika. Bertan, arte paleolitikoaren zaldi-multzo ederrenetarikoa aurkitzen da, adituen ustez. Han inguruan daude, baita, Lili jauregi bikaina, Lau iturri eta Zubi Zaharra. Zestoako erdigunea harresiz inguratua egon zen garai batean eta gaur egun ere hainbat elementu esanguratsu gorde ditu, hala nola, parrokia eta plaza.

Nekazal guneak ere oso interesgarriak dira. Izan ere, hainbat aldaketa izan badituzte ere, oraindik nahikoa mantentzen baitute artzantza edo baserriko bizitza. Nekazal gune horietako festetan ere, erraz aurki daiteke nekazal kutsu hori.

Iruzkina gehitu