<h1>Zumaia</h1> Imagen: © Urkome

Zumaia

Gipuzkoako kostaldeko leku pribilegiatu batean dago Zumaia, itsasertzean, Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian.

Kantauri itsasoa du iparraldean, eta hegoaldean mugakide ditu bi Arroak, Ibañarrieta eta Zestoa. Azken horretan ezagunak dira ur termalen bainuetxea eta Ekaingo haitzuloak; eta haitzulo horietako labar-pinturek, hain zuzen, gizakiaren arte-ondarea aberasten dute gizakiaren sorreratik hasita. Zumaiaren ekialdean Askizu auzoa dugu; muino batzuen gainetik arretaz begiratzen dio Zumaiaren sarbideari, eta Getariari (arrantza-portua eta Juan Sebastián Elcanoren sorterria da azken hori).

Norabidez aldatuta, mendebaldean, Elorriaga, Itziar eta Deba ditugu; leku horietatik ia egunero ikus daitezke eguzkiaren azken izpiak itzaltzen Bizkaiko kostaldean.

Biztanleriari erreparatuta, Zumaia ez da ez oso handia, ez oso txikia: 8.700 biztanle inguru ditu. Hori bai, ez du zerbitzurik falta txoko atsegina izan dadin, eta, aldi berean, leku lasaia da, hiriko estresetik eta zaratatik urrun. Gainera, bertako kaleetan sartu orduko, eguneroko mugimendua alaitzen duten haur ugarirekin egingo dugu topo.

Iruzkina gehitu