Euskera

NATURAL - NATURALA

Eskualdea

menu

Eskualdea 11 udalerrik osatzen dute: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Eskualdeko gauza erakargarrienetako bat herrietako paisaia aniztasuna da. Kostaldeko zonan, Zumaiak bi museo eta bi hondartza ditu (Itzurungo hondartza labarren artean dago eta Gipuzkoako kostaldeko dotoreena da, beharbada). Getaria Elkano nabigatzailearen eta Balenciaga jostunaren jaioterria da, eta portuak eta Getariako arratoiak bere xarma badute. Zarautz turismo herri handia da, lurraldeko hondartza handienarekin eta ikusteko gauza askorekin. Oriok kale aldapatsuak ditu. Aian, naturan murgiltzen zara, Pagoetako parke naturalari esker.

Barnealderago joanez gero, berriz, Zestoa duzu, multzo historiko-artistiko aipagarria duen herria, bereziki eraikin erlijiosoak eta ur termalen eta mineralen bainuetxea; duela gutxi zaharberritu eta modernizatu dituzte, gainera, bainuetxearen instalazioak. Azpeitian, Loiolako santutegia dago, Jesusen Konpainia sortu zuen Inazio Loiolakoaren oroimenez eraikia; santutegira hainbat erromesaldi egiten dira eta santutegirako bisita Azpeitia eta Azkoitia herriak bisitatzeko ere aprobetxa daiteke, herri horietako alde zaharretan Erdi Aroko oihartzunak izango dituzulako eta gozogintzan ospetsuak direlako. Ezin aipatu gabe utzi, noski, barrualdeko Errezil edo Beizama, inguru osoan natura garbi-garbia duten herriak.

Natura aldetik begiratuta, interes berezia duten zonen artean aipa daitezke Pagoeta-Ernio-Andatza naturagune babestuak eta interes natural berezia duten guneak, hala nola, Izarraitz eta Murumendi  (Beizama).

Plater sendoez, tradizionalez eta bertako produktuez eginiko sukaldaritzak leku nabarmena du Urola bailaran; bikainak dira bertako gaztak, ardikiak eta behikiak, hegaztiak, baxurako arrantza (hegaluzea eta antxoak), errezil sagarra (errege sagarraren barietatea), babarrunak eta barazkiak.

Iruzkina gehitu

TURISMOA
Menua

Eguraldia

UGustagarri2

App Urolakosta