Aérea Beizama Aérea Beizama Imagen: © Urkome

Beizama

Beizama Urola Kosta eskualdean dago eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko bigarren udalerririk garaiena da. Baso berdez eta zelai zabalez inguratua dago eta duen ingurune naturala Gipuzkoa barnealdeko herri txiki honen gauzarik erakargarrienetako bat da. Udal barrutia egokia da era askotako mendi ibilaldiak egiteko, erosoak nahiz gogorrak, oinez nahiz bizikletaz.

Beizamako herrigunea eliza, udaletxe eta pilotalekuaren inguruan dagoen etxe multzo txiki batek osatzen du. Gainerako beizamarrak hainbat auzotan bizi dira: Aginamendi, Amenabar, Baztarkalaldea, Ilarraldea, Urdanpileta eta Nuarbe.

Herrian bada ingurune naturala ezagutzeko zentro bat, eta baita udal ostatu bat ere, 50 pertsona baino gehixeago sartzeko modukoa. Bisita gidatuak egiten dira inguruan.

Iruzkina gehitu