Euskera

NATURAL - NATURALA

Mugikorrentzako deskargak

descargasTelefono mugikorrentzako 5 gidaren bidez Euskadi ezagutzeko gonbidapena egiten dizugu. Gida horietan hainbat plan praktiko, zehatz eta atsegin jasotzen dira, Euskadik eskaintzen dituen sentsazio guztien erakusgarri. Proposamen horiei buruzko informazio erabilgarriena, orain, telefono mugikorrerako egokituta dago: gure ondarearen altxorrak, inguru naturalak, gertaera historikoak, aisiarako forma berriak, eta, baita Euskadiko gastronomia ere, dena zure esku.

Telefono mugikorrentzako 5 gida aurkezten dizkizugu; batak, osoak, 68 planak (era guztietakoak) biltzen ditu, eta beste laurek plan zehatzagoak eskaintzen dituzte, plan mota bakoitzeko bat.

  • PLAN A: Euskadi Ezagutzeko Planak (osatua)
  • PLAN B: Mugituenentzako planak
  • PLAN C: Paseoak historiatik eta artetik
  • PLAN D: Paisaiak ezagutzen
  • VIAS: Euskadiko Bide Berdeei buruzkoa

Menu nagusiaren bidez, honakoen berri jaso dezakegu; turismo bulegoei buruzko informazio osoa, Euskadiko jatetxe "izardunak", zuzeneko deia egiteko aukera eskaintzen duten telefono interesgarrien inguruko informazioa, proposamen bakoitzari buruzko datu praktikoak jasotzen dituzten fitxa osoak eta baita proposatzen dugun plan bakoitza lekutzeko mapa interaktibo bat ere.

Sartu www.turismo.euskadi.net

Iruzkina gehitu


TURISMOA
Menua

Eguraldia

UGustagarri2

App Urolakosta