Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Horrelakoak gara Ondare historikoa

Ondare historikoa

Ondare historikoa

Eskualde baten ondare historikoak haren iraganeko aberastasuna definitzen du. Urola Kostan,  historia, formatu desberdinetan kontserbatzen da gaur egun ere. Atal honetan, ondare historiko nabarmenena aurkezten dizugu, hala nola, artista ospetsuenen eraikuntza azpimarragarrienak, XIX.mendeko arkitektura, eta XVII.mendetik aurrera eginiko eraikinak.

Jarraian herri bakoitzeko monumentu eta eraikin nagusienen zerrenda aurkezten dizugu:

Iragaztu: Udalerria

Moja Frantziskotarren Komentua eta Eliza

0 0 0

XVI. mendean eraiki zuten Moja Frantziskotarren Komentua, Enparan Dorretxetik oso gertu. Eliza da multzo honetako monumentu nagusia. Aipamen berezia merezi dute XIX. mende hondarreko eta XX. mende hasierako ganga eta kupula polikromatuek. Kupulan, adibidez, lore mota ugari daude margotuta. Horrez…

Bakardadeko Andre Mariaren baseliza

0 0 0

Bakardadeko Andre Mariaren baseliza txikia Beizamatik Tolosara doan bidean dago. Beizamarrak bertara joan ohi ziren antzina uzta oparoa izan zezaten otoitz egitera. 2001ean eraberritu egin zuten. Gutxi gorabehera 1730ean egindako gurutze-bide txiki bat dago ermitan. Ostiral Santu egunean, arratsaldez, prozesioa…

San Lorentzo ermita

0 0 0

San Lorentzo ermita Beizama inguruko eliza nagusia izan zen garai batean, lurralde honetako aurreneko herrigunea Agiñamendi auzoa izan baitzen. Koruari eusten dion egurrezko egitura da ermita honen elementurik aipagarriena. Antzina, lehorte garaietan, San Lorentzoren irudia herriraino jaisten zuten prozesioan euria…

San Martin eliza

0 0 0

San Martin eliza Getarian dago, eta Askizu auzoko parrokia da. 1526an eraiki zuten, eta, Gipuzkoako eliza gotiko ederrenetakoa izateaz gain, estilo horretako aurreneko eraikina da lurralde historikoan. Nabe bakarra eta eliz atari handi bat ditu. Gainera, hainbat zatitan arku tertzeletedun…

Frantziskotarren eliza, komentua eta eskola

0 0 0

Elizak, komentuak eta eskolak osatutako eraikin multzo honek historia luzea du. Komentua 1610ean eraiki zuten arren, 1830ean eraberritu eta 1959an handitu egin zuten. Eliza “frantziskotarren estiloan” eraikia dago, oina gurutze latindarrekoa da, hiru nabe ditu eta erdikoak zutabe errektangular handiak…

•  1
•  2
•  3
•  4
•  5
•  6
•  7

TURISMOA
Menua

Eguraldia

UGustagarri2

App Urolakosta