<h1>Dotorekua etxea</h1> Imagen: © J.Calvo

Dotorekua etxea

Dotorekua Etxea, juan Ortiz de Zarauz doktorearen, Castro Urdialesko korrejidorearen aginduz eraiki zuten XVI.mendean alde zaharreko kantoi batean.

Oinplano angeluzuzena eta hiru solairu ditu. Arku zorrotz handi bat ageri du sarreran. Fatxada deigarria da oso, Zarautz familiaren armarria baitauka.

Egun, Laboral Kutxa da eraikinaren jabea eta, beraz, ezin da barrua bisitatu. Halare, ARAZI enpresak Zarauzko eraikinik garrantzitsuenak ezagutzako egiten dituen bistaldi gidatuen Dotorekua etxearen historia ere azaltzen zaie bisitariei.

Bisitaldi gidatuen ordutegiak:

* Uztaila eta Abuztua: asteartetik larunbatera goizeko 11.30etan,Arte eta Historia museotik.

* Apiriletik Ekainera eta Irailetik Azaroa: hileko hirugarren larunbatean goizeko 12.00etan Turismo Bulegotik irteten da.

Horrez gain, bisitaldi gidatuak urte guztian hitzar daitezke, telefonoz (943833641) zein posta elektronikoz ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

Informazio gehiagorako, http://www.arazi-ikt.com

  • Udalerria: Zarautz

Iruzkina gehitu