<h1>Antxieta Jauregia</h1> Irudia: Pilar Rivera, Euskomedia Fundazioa

Antxieta Jauregia

Antxieta Jauregia Azpeitiko alde zaharrean dago, Soreasuko Sebastian Deunaren Parrokiaren aurrean. Juan de Antxieta musikari eta Errege katolikoen kapilauak eman zuen eraikina egiteko agindua XVI. mendean.

Aurrealdea bereziki deigarria da, mudejar estilokoa baita. Hau da, arte kristauaren elementuak eta apaingarri arabiarrak bateratzen ditu.

Zati ezberdinak ditu eta material ezberdinez (harria eta adreilua, esaterako) eginda dago. Dorretxearen dekorazio eredua ere bakarra da Gipuzkoan.

Egun, Azpeitiko erakusketa-areto nagusia eta adimen urriko pertsonentzako eguneko zentroa daude bertan.
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Udalerria: Azpeitia

Iruzkina gehitu