Zumaia Jauregia

Zumaia jauregia Zumaia Ganboa sendiak, herriko familiarik aberatsenetakoak, eraiki zuen San Pedro parrokiaren alboan. Garai batean, eskualdeko leinurik itzaltsuenen arteko borrokak jazo ziren eraikin honetan.

Bere historia luzean sarri zaharberritu duten arren, Erdi Aroko zenbait ezaugarri mantentzen ditu oraindik, leiho lobulatua eta arku zorrozdun atea, besteak beste.

Etxebizitza pribatua denez, ezin da barrutik ikusi

  • Udalerria: Zumaia

Iruzkina gehitu