Leku interesgarriak

Leku interesgarriak

Atari honetan gure eskualdeko monumentu eta leku interesgarrien informazioa aurkituko duzu: argazkiak, kokapena, ezaugarri eta deskribapenak, historia, bisitak, pertsonaien istorio eta kondairak eta askoz gehiago…

Iragaztu: Udalerria

Idiakez Dorretxea ( Etxe Beltz)

Idiakez familiak Erdi Aroan eraikitako etxea da herrian Etxe Beltz izenez ezagutzen den dorretxea. Bisitaria zur eta lur utziko du hormen belztasunak. Estilo gotikoa du eta fatxadan Idiakez sendiaren armarria ikus daiteke oraindik: Idi bat ageri da zuhaitz bat zeharkatzen.…

Idiakaitzeko (Irikaitz) arkeologi aztarnategia

Idiakaitzeko (Irikaitz) arkeologi aztarnategia 1996an aurkitu zuten Azpeitiko Antxieta Jakintza taldeko kideek Urola ibaiaren alboko mendi-hegal batean. Zestoako erdigunearen eta bainuetxe ezagunaren artean dago, aire zabalean, Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen antzinako trenbidearen ondoan. Aztarnategia garrantzitsua da oso, historiaurreko industria…

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Agorregiko burdinola eta errotak Iturraran Parketxetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik (Koordenadak: X 568369, Y 4789093) edo Manterola baserritik (Koordenadak X 569108, Y 4789747) har daiteke oinezko bidea. XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko…

Enparan dorretxea

Enparan Etxea eraikin librea da, oin angeluzuzenekoa. Hiru gorputzez osatzen da: erdikoa, oin karratukoa, eta beste bana alde bietan. Erdikoak teilatu triangeluarra du eta alboetakoek, aldiz, hiru isurkiko estalkiak. Harri hormaz egina dago, inongo estaldurarik gabe. Harlandua eskantzetan eta baoetako…

Portu Etxea

Egun Udaletxea bada ere, askoz erabilera gehiago izan ditu bere historia luzean, besteak beste, postetxea eta telegrafetxea izan baitzen. XVI. mendean eraiki zuen izen bereko familiak, fatxadak geroagokoa dirudien arren. Foruen plazan dago eta oinplano angeluzuzena dauka. Hiru solairu ditu.…