Leku interesgarriak

Leku interesgarriak

Atari honetan gure eskualdeko monumentu eta leku interesgarrien informazioa aurkituko duzu: argazkiak, kokapena, ezaugarri eta deskribapenak, historia, bisitak, pertsonaien istorio eta kondairak eta askoz gehiago…

Iragaztu: Udalerria

Loiola Dorretxea

Loiola Santutegiko multzo arkitektonikoaren baitan ikusgai dago Etxe Santu izeneko museoa. Oñatz eta Loiolatarren Erdi Aroko Dorretxe zaharrean jaio zen Loiolako Iñigo 1491n eta han bihurtu zen Jainkoarengana 1521ean. Etxe hau dugu Loiolako Santutegiaren bihotza eta haren izatearen muina. Etxe…

Marinelen San Telmo Kofradia

Arrainen benta aretoa ikusgai dago, hain zuzen ere etnografikoki balio handiko gela.Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke.Argibide gehiago turismo bulegoan. Ordutegiari buruzko argibide gehiago turismo bulegoan.

Altxerriko kobak

Altxerriko, Ekaingo, Santimamiñeko eta Isturitzeko kobek Bizkaiko Golkoko historiaurreko haitzuloen multzoa osatzen dute. Altxerriko kobak Beobategaña mendiaren ekialdeko hegalean daude. 2008ko uztailean, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Gizateriaren Ondare izendatu zituen Altxerriko (Aia), Santimamiñeko (Kortezubi) eta Ekaingo…

Ekainberri

Orain, milaka urte haitzuloaren mikroklima hauskorrean, kontserbaziorako baldintza egokietan egin ostean, Ekaingo haitzuloaren altxorrak ezagutzeko aukera eskaintzen du Ekaingo kobaren erreplikak, Ekainberrik. Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora, Zestoako erdigunetik metro gutxira. Ekainberrira sartu bezain laster, Ekainen aurkitutako lehendabiziko…

Labarrak eta flysch

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean, Deba eta Zumaia artean, 8 kilometroko itsaslabarra dago, itsasoraino heltzen diren haitz malkartsuek irudikatutako inguru ikusgarria, Euskadiko naturgune ederrenetakoa, hain zuzen. Geologiaren ikuspuntutik, munduko tokirik garrantzitsuenetakoa dugu gainera; balio geologiko eta geomorfologiko handiko elementuak ditu (nazioartean sona…