Leku interesgarriak

Leku interesgarriak

Atari honetan gure eskualdeko monumentu eta leku interesgarrien informazioa aurkituko duzu: argazkiak, kokapena, ezaugarri eta deskribapenak, historia, bisitak, pertsonaien istorio eta kondairak eta askoz gehiago…

Iragaztu: Udalerria

Jorge Oteizaren pilotalekuak

Azkoitiak, artista unibertsalaren adopzio-herriak, abangoardiako arkitektura-multzo paregabea du. Oteizaren ideiak eta herriko tradizio pilotazalea bateratuz, gune bikain horiek sortu dira. Oteizak berak pentsatutako obra da, eta Carlos Ceballos arkitektoak eta Antton Mendizabal eskultoreak diseinatu dute. Euskal Herriko zazpi lurralde historikoen…

Goiko Kale Orio

Bisitaria liluratuta utziko duten ezaugarri asko ditu Gipuzkoako kostaldeko arrantzale-herri honek. Udan biltzen da jende gehien bere kaleetan, paisaiaren edertasunak erakarrita. Izan ere, itsasoak, mendiak eta Oria ibaiaren bokaleak bat egiten dute mende luzez erromesen igarobide izan den udalerri honetan.…

San Anton mendia

Getariko arratoia izenez ezaguna den San Anton Mendia, landaredia eta zuhaitza mota ugari, bertakoak eta exotikoak,  goza daitezkeen parke natural interesgarria da. XV. mendera arte uharte izan zen, baina beso edo istmo artifizial bitartez herriari lotuta geratu zen. Gorako bidean…

Elkanoren monumentua

 Juan Sebastian Elkano getariar entzutetsuaren oroimenez egin zuten. N-634 errepidearen alboan dago, Zarautzera bidean, portuaren gainaldean. 1922an, Elkanoren eta bere gizonen ekintza gogoangarriaren laugarren mendeurrenean, Agustin Aguirreri eta Jose Azpirozi eman zieten balentria hura gogoraraztea xede zuen monumentua egiteko ardura.…

Foronda Jauregia

Foronda jauregi ikusgarria,  Forondako markesak uda bertan igarotzeko eraiki zuten. Gaur egun, ordea, Zumaiako kultur etxea da. Juan Jose Gurrutxagak diseinatu zuen. Gurrutxaga Eibarko udal arkitektoa zen arren, Donostian egin zituen lan gehienak, justizia jauregia, esaterako. Itxura dotorea ematen diote…