<h1>Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa </h1>

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa

Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaiako ingurune naturaletatik oso gertu dago eta ekosistema ugari ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du: Biotopo Babestua den marearteko eremua eta labarrak, Batasuneko Garrantzizko Lekua den Urola itsasadarra eta denbora geologikoaren 50 milioi urte baino gehiagoko historia jasotzen duen Flyscha.

Zentroa ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturez eta baliabideez hornituta dago, hala nola, ikus-entzunezko gela, erakusketa iraunkorra, liburutegia eta tailer-gela. Aldizkako erakusketak eta hitzaldiak jasotzeko aukera ere ematen du. Eraikina elbarrientzat egokituta dago.

Interes eta ezagutza mota guztientzako eskaintza dugu Algorrin. Itsasoko haizearekin gozatuta eta itsasertzeko labarretan ibilaldi bat eginda, kostaldeko bazter ezkutuak ezagutzeko aukera paregabea dugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu hurrengo web guneak: www.algorri.eu |www.gipuzkoakomuseoak.net

 

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa

  feedbump 30/09/2011 Artadiko San Migel Eguna Algorrin
  feedbump 22/09/2011 Olarro Eguneko tailerra
  feedbump 21/09/2011 Geoparkea "La aventura del saber" saioan
  feedbump 17/09/2011 Olarroari buruzko tailerra doan
  feedbump 27/01/2012 Wroclaw-ko ordezkaritzaren bisita Algorrin
  feedbump 19/12/2011 Zumaiako fosilei buruzko erreportaia Baleiken
  feedbump 13/11/2011 Saerichnites aztarna fosilaren aurkezpena
  feedbump 25/10/2011 Harraldeko mundu biziduna
  feedbump 21/10/2011 Lurraren historia ikuspuntu ezberdinetatik
  feedbump 20/09/2012 Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroaren Hezkuntza eskaintza 2012-13

  • Helbidea: Juan Belmonte, 21
  • Telefonoa: 943 14 31 00
  • E-maila: algorri@zumaia.net
  • Udalerria: Zumaia
  • Posta Kodea: 20750

Iruzkina gehitu