<h1>Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak</h1>

Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.
 
Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak.

Informazio gehiago: ww.gipuzkoakomuseoak.net

Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak

  feedbump 24/03/2010 Landaretza Pagoetan
  feedbump 24/03/2010 Agorregiko Burdinola eta Errotak
  feedbump 24/03/2010 Pagoetako Ekosistemak
  feedbump 24/03/2010 Animaliak Pagoeta
  feedbump 24/03/2010 Iturraran Erlategi Didaktikoa
  feedbump 24/03/2010 Landare Berezien 8. Azoka
  feedbump 24/03/2010 Ogiaren Ikasgela
  feedbump 26/10/2012 Udazkena Iturrarango lorategi Botanikoan
  feedbump 02/10/2012 Pagoetako animaliak ezagutzen
  feedbump 02/10/2012 Sarrolako Betizuak, Pottokak eta Oreinak
  feedbump 02/10/2012 Iturraran. Ingurumen hezkuntza programa eta txangoak
  feedbump 02/10/2012 Pagoetako arbasoen urratsak: Baserria eta bertako produkturak
  feedbump 02/10/2012 Iturrarango Erlauntzen irekiera
  feedbump 02/10/2012 Iturrarango Lorategi Botanikoa
  feedbump 02/10/2012 Iturrarango Erlategi Didaktikoa
  feedbump 23/11/2012 Pagoetako erroten sekretuak
  feedbump 24/03/2010 Agorregiko Burdinola eta Errotak funtzionamenduan

 

Pagoetako Natura Parkea Gipuzkoako Pagoeta mendian dagoen eremua da. 2.860 hektareako azalera hartzen du. Zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 733 metroko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Parkeko altuerarik handiena Olarteta tontorra da, nahiz eta tontor ezagunena Pagoetako gaina izan.

Iparraldeko magaletan Laurgaingo auzoa dago, urak Oria ibai-arrora bideratuz eta, hegoaldera berriz, Altzola auzoko maldak Altzolarasko (Granada erreka bezala ere ezagututa) arroilaraino amiltzen dira, bere urak Urola ibairaino bideratuz.

Parkeko interpretazio zentroa Iturraran baserri eraberrituan dago, Aiako Laurgain auzoan.

Parkeko Informazio eta Interpretazio Zentroa da. Bertan Parkeari buruzko maketa, ikus entzutekoa eta erakusketa daude ikusgai, foileto, plano eta liburuak eskuragarri. Monitore talde bat dago bertan ere Parkeari buruzko informazioa bisitariari eskaintzeko, ibilaldiak azaltzeko... Kanpoalde ederreko baserria da eta bere birgaiketan agerian utzi zen haritz oholez osatutako egitura ikusgarria.

  • Helbidea: Pagoetako Parke Naturala S/N
  • Telefonoa: 943 83 53 89
  • E-maila: iturraran@gipuzkoa.net
  • Udalerria: Aia
  • Posta Kodea: 20809

Video relacionado

Iruzkina gehitu