Eskualdeko nekazaritza bulegoa

Eskualdeko nekazaritza bulegoa

Eskualdeko nekazaritza-bulegoak deszentralizaturiko administrazio-erakundeak dira, eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien Nekazaritza Sailaren, eta Gipuzkoako Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena departamentuaren mende daude. Bulego hauek eskualdeka banatuta daude; hortaz, horietako bakoitzean OCA edo Eskualdeko Nekazaritza Bulego bat dago, baserritarrei erantzuteko beharrezkoak diren administrazio-zerbitzu eta zerbitzu teknikoarekin.

OCA hauek ondorengo helburu nagusiak dituzte:

•Nekazaritza-administrazioaren zerbitzuen eta nekazariaren arteko hurbilketa sustatzea, euren arteko harremanak erraztearren.

•Lehen sektoreko jarduerei atxikitako administrazio zereginen kudeaketa erraztea.

•Nekazariei aholkuak eta informazio teknikoa ematea, era zuzen eta hurbilean

Eskualdeko Nekazal Bulegoa, Zarautz

Helbidea: Mitxelena kalea 87 C. P: 20800 Zarautz. Tel: 943 83 53 76 Faxa: 943 13 40 51 Emaila:

Eskualdeko Nekazal Bulegoa, Azpeitia

Helbidea: Julian elorza hiribidea 3 C.P: 20730 Azpeitia Tel: 943 81 24 85 Faxa: 943 15 04 95 Emaila: