IKUSPEGI- inmigrazioaren Euskal behatokia

IKUSPEGI- inmigrazioaren Euskal behatokia

 

observatorio_Vaco_de_Inmigracion

 

EAEn dagoen atzerriko immigrazioaren fenomenoaren ezagutza sistematikoa egiteko tresna da.

Behatokiaren helburu orokorra migrazio-prozesuan (jatorria, gizarteratzea eta itzultzea) inplikatutako kolektibo guztiak (etorkinak, GKEa, administrazioa eta ikertzaileak) eta horien ondorioak harremanetan jarriko dituen komunikazio-sareen sistema bat sortzea da, dagoen informazioa zentralizatu eta sistematizatzeko, informazio falta dagoen alderdi horien inguruan aztertzeko, inplikatutako eragileak prestatzeko eta orientatzeko, euskal iritzi publikoa sentsibilizatzeko eta ezagutza horiek guztiak, oro har, euskal gizarteari helarazteko: hori guztia, euskal gizarte-errealitatearen koordenatuetan kualifikatutako eta integratutako ikuspegi baten pean.

Eginkizunak:

 a) Migrazio-fenomenoari eta horren gizarte-inplikazioei buruzko informazio-bilketa sistematizatzea.

b) Hainbat testuingurutan dagoen informazioa antolatzea EAErako esanahi espezifikoa izan dezan.

c) Informazioari eta ezagutzari (teorikoa nahiz praktikoa) buruz dauden hutsuneak atzematea eta horiei buruzko ikerketa sustatzea.

d) Bizikidetza-politika bat oinarritzen laguntzen duten gertaeren, esperientzien eta ereduen berri izatea, aniztasun etnokulturala gero eta handiagoa dela kontuan izanda.

e) Harreman sistematikoa izatea bereziki migrazio-fenomenoarekin lotuta dauden gizarte-eragileekin eta kolektiboekin, euskal atzerriko immigrazioari buruzko alderdi esanguratsuenak ezagutzeko eta ezagutzera emateko.

f) Fenomenoari buruzko informazioa ematea etengabe euskal gizarte osoari; horretarako hainbat hedapen-sistema orokor eta espezializatu erabiliko dira (web-orria, dokumentazio-zentroa, aldizkako buletina, argitalpen espezifikoak eta espezializatuak).

g) Euskal erakunde eta instituzioei informazioa eta aholkularitza espezializatua ematea migrazio-erronkei ahalik eta informazio-ahalmen handienarekin aurre egiteko.

 

Informazio gehiago www.ikuspegi-inmigracion.net

Iturria:www.gizartelan.ejgv.euskadi.net

 

En este apartado te mostramos esta herramienta para el conocimiento sistemático del fenómeno de la inmigración extranjera en la CAPV.