Udal Zerbitzu Telematikoak

Plataforma berri honen asmoa hiritarrei eta enpresei dagozkien eta erakunde bakoitzak urte hauetan guztietan kudeatu dituen datu guztiak hiritarren eta enpresen eskueran
jartzea da.

Hiritarrek eta enpresek honako datu hauek eskura ditzakete: Biztanleen udal-errolda: 504.004 biztanle eta 1.552.549 mugimendu 1986az geroztik. Udalaren tasak eta zergak: urtean 1.350.000 ordainagiri sortzen dituzten 1.648 tasa/zerga.

Udal Zergabilketa: 9.450.073 ordainagiri (2004az geroztik sortutako guztiak eta 1982az geroztik ordaindu gabe daudenak). Isunak: 900.000. 1999az geroztik sortutako guztiak eta 1982az geroztik ordaindu gabe daudenak.

Espedienteak: 36.000 espediente, 230.000 izapide eta aplikazioak sortutako 90.000 dokumentu. Eta datuak zeharka eskura ditzakete, hots, kudeatzen dituen erakundea dena dela ere. Hiritar batek udal bateko bere erroldatze-datuak ikus ditzake, udal berean ordaintzen dituen tasa eta zergen datuak, ondoko udalean ordaintzen dituenak, beste udal bateko musikaakademian ordaintzen dituenak… eta beste udal batean jarri dioten isuna, esate baterako.

Aukera ematen du, halaber, hiritar bakoitzak eraginpean hartzen duten erregistratutako dokumentuak kontsultatzeko, hala hiritarra igorle (Sarrerako erregistroa) nola hartzaile
(Irteerako erregistroa) dutenak. Gainera, udal bakoitzak zertarako baimena ematen duen, hiritarrek aukera izan dezakete udalari zuzendu nahi dizkioten idazkiak beren kabuz
erregistratzeko.

Enpresa batek hainbat udaletan ordaindu gabe dituen ordainagiri guztiak ikus ditzake, eskatuta dituen obra-lizentziak zein egoeratan dauden jakin, eta abar. Plataformak, halaber, erakundeen Zerbitzu Gidari buruzko informazioa eman nahi die hiritarrei, baita erakunde bakoitzak baimentzen dituen prozedurak Internet bidez hasteko aukera eman ere.

Espediente baten hasiera denbora errealean gertatzen da, eta udal-teknikariek erabiltzen duten aplikazio berean gainera. Udal-espedientearen lehen izapidea da, erakundearen
barruan jarraituko duen izapide-prozesuaren lehen urratsa.

Sartu zure udaletxera eta erabili ondorengo zerbitzu hau, erreza eta oso erabilgarria. Zure tramiteak etsetik irten gabe burutu ahal izango dituzu. Eskuliburua ikusi nahi izanez gero hemen sakatu.

Aia www.aiako.com

Aizarnazabal www.aizarnazabal.net

Azkoitia www.azkoitia.net

Azpeitia www.azpeitia.net

Beizama www.beizama.net

Errezil www.errezil.net

Getaria www.getaria.net

Orio www.oriora.com

Zarautz www.zarautz.org

Zestoa www.zestoa.net

Zumaia www.zumaia.net

Iruzkina gehitu