Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Kontratazio Baldintzak

Kontratazio Baldintzak

Kontratazio Baldintza Orokorrak

Kontratazio-prozesuaren aurretiazko-informazioa

WWW.UROLAKOSTAONLINE.COM web orriaren jabea URKOME da. G20155560 IFKrekin eta ENPARAN KALEA, 1 2. AZPEITIA 20730 GIPUZKOA (ESPAINIA) helbide fiskalarekin.

Kontratazio baldintza Orokorrek URKOME eta erabiltzaile zein bezeroaren arteko urrutiko almentarako harremana kudeatzen dute, legean ezarritakoaren arabera eta bereziki: Kontratazio Baldintza Orokorrerako apirilaren 13ko 7/1998 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorra, baldintza bereziak dituen Telefono edo Elektroi Kontrataziorako 1999ko abenduaren 17ko 1906/1999 Errege-Dekretua, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, urtarrilaren 15eko Txikizkako Merkataritza Antolatzeko 7/1996 Legea eta uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikorako 34/2002 Legea.

URKOMEk Baldintza Orokorretan hausnartutako aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen ditu, aurretiko abisurik gabe. Aipatutako aldaketak bere web  orrialdeen bidez egiteko aukera egongo da, zuzenbidek onartutako edozein eran eta derrigorrezkoak izango dira web orrialdean argitaratuta egongo diren bitartean eta geroko baliozko aldaketak egongo ez diren bitartean. Hala ere, URKOMEk eskubidea erreserbatzen du, zenbait kasuetan eta beharrezkoa irudituko zaionean, aipatutako Baldintza Orokorrak ordezkatzeko beste Kontratazio Baldintza Partikularrekin., behar den denbora eta eran argitaratuz gero.

Web orrialdearen helburua, produktu informatikoak zabaltzea eta eskaintzea da. Halaber, zure interesa duen edozein informatika informazio orokorrari zein aipatutako produktuei buruzko publizitate-aldizkarian harpidetu zaitezke.

Erabiltzaile zein bezero gisa, erabilera baldintzak eta kontratazio baldintza orokor hauek ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula aipatzen duzu. Aldi berean, adin-nagusitasun eta URKOME-ren webguneetara sarbiderako gaitasun-juridikoa zein jardutekoa duzula zin egiten duzu.

Gure produktuak eskuratzeko webguneko "Denda" atalera jo dezakezu.

Online erosi ahal izateko web erabiltzaile gisa erregistratuta egotea derrigorrezkoa da. Horretarako "Erregistratu" atalera jo dezakezu. Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, zure datu pertsonalak fitxategi batean sartuko ditugula adierazi nahi dizugu. Fitxategi horren arduraduna URKOME da eta helburua erabiltzailearekiko eragiketak burutu eta horrez geroztik sortutako ekintzak kudeatzea da. Datu pertsonalak ikusteko, Legeak aipatzen duen zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkaratzeko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo: URKOME ENPARAN KALEA 1 2., 20730 AZPEITIA, GIPUZKOA (ESPAINIA).

Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula bion arteko harremana finkatu ahal izateko erabiltzeko.

Erosketa prozesuak irauten duen bitartean, emandako erabiltzaile izena eta gakoarekin identifikatu behar zara. Datu hauek ez dira publikoak izango. Zuk, bezero erregistroan lortutako nortasun eta gakoa isiltasunez tratatzeko eta bitartekoei ezin diezula utzi ardura hartzen duzu. Edozein momentuan erregistratutako informazioa aldatzeko webguneko "Sarbide" atalera jo dezakezu edota Bezeroen Arretarako telefonora deitu dezakezu 943816500 (8etatik- 15era arte).

Behin erosketa prozesua bukatua, bezeroak eskabidearen-berrespena jasoko du posta elektronikoaren bidez. Derrigorrezkoa da erabiltzaile-erregistroan baliozko posta elektronikoa sartzea. 24 orduko epean berrespena jaso ezean, jarri zaitez harremanetan arren URKOMErekin Bezeroen Arretarako telefonoan
(943816500).

"Sarbide" arlo berdinean eskabide-historikoa eskuragarri ahal izango duzu. Kontsulta arloa besterik ez da baina kudeaketa onartuta dago. Erabiltzaileak komeni ez diren erregistroak ezabatzeko aukera du.

Webguneko eduki guztiak euskaraz eta erdaraz daude. Bezeroak, behin eskaria jasota, faktura edo eskabidearen kopia jasoko du.

Produktuen eskaintza eta iraunaldia

Eskaintzan dagoen produktuari dagokionez, unitateen ondoan beti aipatuko da bai prezioa zein iraunaldia.

Indarrean dagoen arautegiaren arabera URKOMEk salmentan dauden produktuen unitate eta prezioei buruzko informazioa eskaintzen du. Hala ere, URKOMEk bere webgunean agertzen diren produktuak baztertu, itzuli edo aldatzeko eskubidea mantentzen du. Horretarako bertan aldaketa sinple bat besterik ez da behar. Era berean, webgunean eskaintzen diren produktuak momentuan indarrean egongo diren Kontratazio Baldintza Orokorrek zuzenduko dute. Halaber, enpresak edozein momentuan eta aurretiko abisurik gabe aipatutako produktuen informazioa eskuratzeko sarbidea ukatzeko gaitasuna dauka.

Produktuen ezaugarri nagusienak

Gure "Katalogo"-an eskaintzen diren produktuetan argazkia eta bere ezaugarri nagusiak agertzen dira. Informazio hau produktua eskaintzen duen gozogintzaren webgunetik zuzenean ateratakoa da.

Prezioak

Produktu guztiak eurotan eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne dutela agertzen dira.

Beste zergarik behar izanez gero, aipatuko litzateke.


Entregatze eta garraio-gastuak

URKOMEk jakinarazten du prezioak ez dituela barne bidalketa-gastuak. Hala ere bezeroak, behin erosketa prozesua bukatuta, zenbatekoa guztira ezagutu ahal izango du. Fakturan banakatuta agertuko dira.

Bidalketa-gastuak aldatu daitezke entregatze-helbidearen arabera:

       - Eskualdearen barruan (barne dauden 11 herriak: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia eta Zestoa.) Eskaerak 30 € ko prezioa gainditzen ez badu bidaltze-gastuak 3,30€ koak izango dira, BEZa barne. Eskaerak 30€ ko prezioa gaindituz gero, bidaltze-gastuak dohakoak izango dira.

       - UROLA KOSTAtik kanpoko eskualdea (bakarrik Gipuzkoa) Eskaerak 30 €ko prezioa gainditzen ez badu bidaltze-gastuak 8 €koak izango dira, BEZa barne.

Eskaerak 30 €ko prezioa gaindituz gero, bidaltze-gastuak dohakoak izango dira.

       - Gipuzkoatik kanpo:

Bidaltze-gastuak 16 €koa BEZa gabe.

Ordainketa moduak eta eskabidearen betearazketa

Bezeroak beheko edozein eratan ordaindu ahal izango du eskabidearen zenbatekoa. Erosketaren prozesuan markatu beharko du bere aukera

       - Kreditu-txartela (Visa edo Mastercard): 3DSecure ordainketa modua erabiliko da. Hau da VISA eta MASTERCARD-ek sortutako ordainketa modu berria da eta Interneten erosketa seguruak burutzea zein eroslea erabiltzen ari den txartelaren titulartasunaren jabea dela baimentzen du.

Hemendik aurrera erabiltzaileak/bezeroak bere bankuak emandako gako sekretua beharko du. Horrela, sarean egindako iruzurrak ezinezkoak izango dira eta salerosketaren erabateko segurtasuna bermatzen du.

        - Banku-transferentzia: Ordainketa modu hau aukeratuko duen bezeroak posta elektronikoa jasoko du, eskabidea burututa egongo denean, behar diren banku-datu guztiekin eskabidearen zenbatekoa ordaintzeko. Transferentzia behin eginda erabiltzaileak honako posta- elektronikara bidali beharko du egiaztagiria: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

          - Jasotzean ordaintzeko: Bezeroak aukeratu dezake eskabidea ordaintzea jasotzeko momentuan. Ordainketa eskudirutan egingo da (ez dira banku-txekeak edo taloirik onartzen) eskabidea aipatutako helbidean jaso orduko.

Ordainketa-modu hau 4 €ko gutxieneko eskabidearentzat %3ko errekargua du, BEZa gabe.

URKOMEk zure eskabidea burutzen den egunetik eta hurrengo 72 orduetan entregatzeko konpromisoa hartzen du lurralde nazionalean.

- Urola Kosta:

Banaketak ostiraletan egingo dira Ostiralean iritsi ahal izateko, erabiltzaileak eskabidea asteazkeneko 24 ordua baino lehenago burutu behar izango du. Herrialde bakoitzak bere banatzeko ordutegiak dauzka eta erabiltzaileak gehien
komeniko zaiona aukeratu ahal izango du EROSKETA BUKATU prozesuan.

Banaketa NACEX garraio-enpresaren bidez egiten da.

- Urola Kostatik kanpo:

Banaketak ostiraletan egingo dira Ostiralean iritsi ahal izateko, erabiltzaileak eskabidea asteazkeneko 24 ordua baino lehenago burutu behar izango du.

Banaketa Integra enpresaren bidez egiten da. Eskabideak erabiltzailearengana iritsiko dira, aipatutako enpresaren ibilbidearen arabera.

URKOMEk eskainitako produktuen eskuragarritasuna bezeroen eskarien arabera aldatu daiteke. URKOMEk stocka periodikoki eguneratuz gero, bezeroak eskatutako produktua agortua egon liteke garai horretan. Xedaezintasun dela
eta burutu ezean bezeroak deialdi telefonikoa jasoko du ezabatutako eskabidearen ordaindutako zenbatekoak bueltatzeko aukera duela edo bestela eskatutako produktua egindako hurrengo eskabidearekin batera jasoko duela adierazteko. URKOMEk aipatutako epean abonua egin ezean, erosleak zor zaion zenbatekoa bikoizteko erreklamatu dezake, kalteak ordainduta izatearen eskubidea izateko kalterik gabe.

Eskabidearen zenbatekoa kreditu txartel baten bidez iruzurrezkoa edo bidegabekoa izango denean, jabeak berehalako ordainketa-ezeztapena eskatu ahal izango du. Kasu horretan, kargu eta abonuak hornitzaile eta bezeroaren kontuetan egingo dira ahalik eta azkarren.

Bestalde, erosketa txartelaren jabeak eginez gero, eta bueltatzeko eskakizuna atzera egiteko edo erabaki eskubidea izan ezean, karguaren ezeztapen-eskaera okerra izango litzateke. Beraz, URKOMEri ezeztapen ondorioz sortutako kaltegaleren ordaina ematera behartuta egongo da.

Atzera-egite eskubidea eta erreklamazioak

deitu beharko duela (943816500) edota emaila bidali beharko duela eskabidea burutuko den egun berdinean: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . URKOMEk banatutako produktuak ezin izango direla bueltatu jakinarazten du.

URKOMEk BASERRITIKen (baserritarren elkartea) laguntza du. Zein biltegira iristen diren eta bidaltzeko paketatutako produktuak %100 zuzenak direla egiaztatzen duen (kalitate onekoak). Ibilbidearen zehar edozein gertakari gertatu daitekeela eta produktua ezin hobeto egoeran iritsi ez dadila, erabiltzaileak produktuaren egoera jakinarazi beharko du, ahalik eta azkarren, argazki baten bidez. Bezeroak erreklamazioa egin behar izanez gero URKOME, ENPARAN KALEAN 1, 2. 20730 AZPEITIA GIPUZKOA (ESPAINIA)n helbideratuta dago.

Eskumena

Erabiltzaile eta mailegatzailearen arteko harremana espainiar lurraldean indarrean dagoen legeriak agintzen du. Edozein eztabaida sortuz gero, alderdiek arbitrajeren eraginpean edota eskumenari eta gaitasunari buruzko indarrean egongo diren arautegipean jarri ditzakete. URKOME GIPUZKOA, Espainian dago helbideratuta.

Iruzkina gehitu


EKOIZLEAK
Menua

UGustagarri2

App Urolakosta