Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Enpresako datuak

Nor gara

URKOME, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea izanik.

Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.

URKOMEk Landa Garapen Legea du ardatz eta gidari. Landa Garapen Legea 10/1998, Euskal landa ingurunearen funtzionaltasuna eta euskal landa-inguruneak dakarren lurralde-oreka zaintzearren onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Legearen baliabide operatiboak dira Landa Garapen Programak eta Landa Garapen Elkarteak. Landa Garapen Programak 2008an onartu ziren. 2007-2013 aldia hartzen du eta hiru bloke garrantzitsu ditu: egoeraren diagnostikoa, Aurreikuspena eta Planifikazioa. Planifikazio horretan ekintza zehatzak zehaztuko dira eta Landa Garapen Elkarte bakoitzak bere Urteko Kudeaketa plana egingo du. Landa Garapen Programa hauek, eskualdeko landa ingurunearen benetako "Plan Estrategikoak" dira. Horretan oinarrituz, URKOMEk bere urteroko Gestio Plana zahazten du eta Gestio Plan hori gauzatzen saiatzen da urtean zehar, horretarako bere baliabideak (bere aurrekontua) erabiliz edo beste erakundeetan ateak joaz.

Iruzkina gehitu


EKOIZLEAK
Menua

UGustagarri2

App Urolakosta