<h1>Arrupe hotela *</h1> Imagen: © www.hotelarrupe.org

Arrupe hotela *

Loiolako santutegiaren aurrean dagoen zabalguneak, hego aldera, Loiolako Santutegiko estilo berean eta marmol mota berarekin egindako eraikin batekin egiten du muga: garai bateko Loiolako ostatuarekin hain zuzen ere, gaur egun Arrupe Hotela izenez ezagutzen dugunarekin.

Ingurune ezin hobean dago kokatua, eta harrizko eta zaharberritutako egurrezko egitura du funtsean, tradizioa alde batetik eta bestetik etortzen diren bisitarien erosotasunerako pentsatutako egokitasun hoteleroak elkartuz.

Inguruan aparkaleku publikoa dauka, eta barne instalakuntzetan jangela, egongela zabalak, lorategi pribatua, ordenagailuen gela, ezinduentzako egokitutako gelak ere bai.

Guztira 50 logela dauzkate Loiolako Santutegira edo mendialdera bista zoragarriekin. Gela guztiak bere bainugela, telefono, telebista eta DVD-arekin. WIFI sarbidea ere dohainik da.

  • Telefonoa: 943025026
  • Helbidea: Loiola auzoa, 8
  • Posta Kodea: 20730
  • Udalerria: Azpeitia
  • E-maila: hotelarrupe@sjloyola.org
  • Faxa: 943025033
  • Latitud: 43.1808871
  • Longitud: -2.2713885

Iruzkina gehitu