<h1>Azkue Hotela *</h1>

Azkue Hotela *

Gure hotelaren kokapena, Getariako Herria, bere magalean babesten duten mendien sorbaldan sortzen den, ertaroan Beaga eta gaur egun Meaga izenarekin ezagutzen den, bailaran aurkitzen da. Urtez urte eta bat bera ere hutsegin gabe, txakolin goxo eta txinpartatsua bihurtuko diren mahats aleen tortokak estaltzen dituen hosto kerizpetzaileak kulunkatzen dituen haizeetatik babestuta.

Mia Katea. Hain galdu zaharrak ez diren gure Foruen babesean, gure lurraldeko, merkataritza garraioak kontrolatzeko guneetako bat. Sustraiak, historiaren egun sentiaren sorreran murgiltzen dituzten baserri eta berauen leinu zaharrenetako oinordekoen artean errotuta.

Lehorrarekin zein itsasoarekin lotura hertsia dituzten Jendeak eta hauen aipaldi-aspaldiko ohiturak eta bizierak. Hitz hauen lekuko, munduari lehendabizikoz bira eman ahal izan zion, Juan Sebastian Elkanokoarena, itsasgizon ospetsu eta handia edo Tahití uhartea aurkitu zuen, Domingo de Boenechea, itsas gizon, geografo eta botanikari trebea.

  • Telefonoa: 943830554/943133152
  • Helbidea: Meagas auzoa, 2
  • Posta Kodea: 20808
  • Udalerria: Getaria
  • E-maila: info@hotelazkue.com
  • Faxa: 943130500
  • GPS koordenadak- Latitudea: 43º16 53.49
  • GPS koordenadak - Longitudea: 2º12 33.67

Iruzkina gehitu