<h1>Gazteategi</h1>

Gazteategi

Landetxe bat da Gazteategi; non Zarauzko badiari begira eta ikusmira zoragarriak dituzten gelak alokatu daitezke.

Gazteategi ezin hobea da lasaitasun-uneetarako, eta tokirik ederrenetako bat cross-countrya gustuko dutenentzat.

Ikusmira paregabeak dituzten gela handi eta modernoak, Zarauzko badiari edo San Pedro baselizari begira daudenak. Ezin hobeak dira nola arrazoi profesionalek bultzatuta, hala astialdiaz gozatzeko joan direnentzat. Bidaiariaren atsedena helburu hartuta, goitik behera diseinatu eta berrituta daude.

Gela bakoitza kolore sorta jakin batekin apainduta daude; betiere originaltasuna eta erosotasuna uztartu nahian. Gela guztiek barnean dute bainugela osoa. Beharrezkoa izanez gero, sehaska edo ohe gehigarria jartzeko aukera dago. Erreserba egitean eskatzea komeni da, iristerako dena prest egon dadin.

Gune honetan, bat egiten dute Zarautz, Aia eta Getaria udalerriek; hala, Gazteategiren zati bat Aiari dagokio, eta beste bat Zarautzi. Zuen zain gaituzue!

  • Telefonoa: 943131606
  • Helbidea: Elkano auzoa, 120
  • Posta Kodea: 20809
  • Udalerria: Aia
  • E-maila: gazteategi@gmail.com
  • Ezaugarriak: Kalefazioa etse osoan, Kalefacioa logeletan, Telebista logelan, Apartamendua, Interneta osotasunean, Interneta legelean, Wifi, Txartelakin ordaintzeko aukera, Terraza, Berdeguneak: Bai, HIzkuntzak: euskera, ingelera, Hizkuntzak: erdera, euskera, Jatetxea, Taberna
  • Ezaugarri komunak: Kalefazoia etxe osoan, Kalefakzioak logeletan, Terraza, Aparkamendua, Txartelarekin ordaintzeko aukera, Internek konexioa etse osoan, Wifi , Telebista logelan, Taberna, jatetsea
  • Latitud: 43.2743
  • Longitud: -2.196688

Iruzkina gehitu