Aizarnazabal

XII. Mendea

XII. MendeaXII mendeko agirietan agertzen da lehenengoz Seiaz-en izena, gaur egun Zehatz auzoa bezala ezagutzen duguna. Auzoaz gain ibar osoak hartzen zuen izen hau. Urola ibaitik hasi eta Ernio mendirainoko sailak zituen: Getaria, Zumaia,Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal. Ez ziren orain bezalako herriak auzoak zeuden noski.

XIV. Mendea (Lehen erdia)

1347 urtean Zumaia hiribildu bihurtzen da eta beregan ditu Saiatz lurraldeak (Aizarnazabal, Oikia, Artadi). Baina herrien mugak ongi erabakiak ez zeudenez XIV mende honen azken laurdenean auzi luze eta zaila egon zen Zumaia eta Aizarnazabalen artean.

XIV. Mendea (Bigarren erdia)

1383an Zestoa hiribildu egiten da. Aizarnazabal orainarte Zumaiarekin egon baldin bada ere, orain Zestoarekin bat egitera pasatuko da.

XV. Mendea

1480an , ordea, Zumaiarekin bat egiteari behartzen da berriro gogoz kontra, 1821an Aizarnazabal bere buruaren jabe egin zen arte. Saiazko san Kristobalen lehen aipamena 1125 urtean delakoearena da. Saiatzko parrokia omen zen.Aizarnazabalgo San Miguel-ena 1393naren data jasotzen da.

XVI. Mendea

XVI mendean agertzen da lehenengoz Aizarnazabalen izena,"Hassarnaçabal". Mende honetan Saiatz ibarraren barne Getaria egiten da buru, bere barnean Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal dituelarik.

 

Iturria: www.aizarnazabal.net

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu