Euskera

NATURAL - NATURALA

Hasiera Eskualdea Eskualdeko erakundeak

Eskualdeko erakundeak

Eskualdeko erakundeak

Gure eskualdea hobetzeko egunero lan egiten duten erakundeen informazio guztia ezagutu ezazu.

Urola Kostako Udal Elkartea

0 0 0

Urola Kostako Udal Elkartea Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek eratutako mankomunitatea da. Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdearen gizarte eta ekonomia garapena sustatzea da, herritarren ongizatea areagotzeko. Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusia 1991ko urriaren bostean eratu zen,…

Aia Pagoeta

0 0 0

Pagoetako Parke Naturalak 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Iparraldeko magaletan Laurgaingo auzoa dago, urak Oria ibai-arrora bideratuz…

Iraurgi Lantzen

0 0 0

Iraurgi Lantzen, Urola Erdiko Eskualdearen Garapen Agentzia da eta gaur egun Azkoitia eta Azpeitiko udalek osatzen dute. 1.988. urtean sortu zen, Elkarte Anónimo gisa, Udalek hainbat udalez gaindiko zeregin uzketaren ondorioz, Urola Erdiko Bailara eta osatzen duten herrien garapenerako interesgarri…

Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitatea

0 0 0

Urola Erdiko Mankomunitatea 1988. urtean sortu zen Gipuzkoako 7 udalen artean hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua eta zabortegia era mankomunatuan eskaintzeko. Honako Udalek osatzen dute mankomunitatea:

Urkome

0 0 0

URKOME, Urola Kostako landa garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxeek eta landa eremuko elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea izanik. Urola Kostako herri txiki eta auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu…

EUDEL

0 0 0

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982. urtean eratu zen, udal-autonomia defendatzeko eta tokiko interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzeko helburuarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko ia Udal guztiek parte hartzen dute EUDELen. Horrez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko zenbait Udal eta Trebiñoko Konderriko…

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Gipuzkoako Urak

0 0 0

Gipuzkoako udal kopuru handi batek bultzatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 1990ean jaio zen, ur azpiegitura berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz, Europako ereduak aintzat hartuz eta ingurumena erabat errespetatuz: ura jasotzeko sistemak, edateko uren araztegiak eta hondakin uren araztegiak.

ZERBITZUAK
Menua

UGustagarri2

App Urolakosta