<h1>Moja Frantziskotarren Komentua eta Eliza</h1> Imagen: © Karmarx

Moja Frantziskotarren Komentua eta Eliza

XVI. mendean eraiki zuten Moja Frantziskotarren Komentua, Enparan Dorretxetik oso gertu.

Eliza da multzo honetako monumentu nagusia. Aipamen berezia merezi dute XIX. mende hondarreko eta XX. mende hasierako ganga eta kupula polikromatuek. Kupulan, adibidez, lore mota ugari daude margotuta.

Horrez gain, eliza honetan bada kontu handiz gordetzen duten beste altxor bat: Jeronimo Larreak egindako Kristo gurutziltzatuaren irudia.

Eliza erlijio ospakizunetarako soilik zabaltzen dute. Komentua, aldiz, itxita dago bisitarientzat.

Informazio gehiago www.urolaturismo.net

  • Udalerria: Azpeitia

Iruzkina gehitu