<h1>San Martin eliza</h1> Imagen: GureGipuzkoa.net | San Martín de Askizu | © CC BY-SA: GipuzkoaKultura

San Martin eliza

San Martin eliza Getarian dago, eta Askizu auzoko parrokia da. 1526an eraiki zuten, eta, Gipuzkoako eliza gotiko ederrenetakoa izateaz gain, estilo horretako aurreneko eraikina da lurralde historikoan.

Nabe bakarra eta eliz atari handi bat ditu. Gainera, hainbat zatitan arku tertzeletedun gangak ditu. Hormak eta gangak hareharriz egindako harlanduzko lanak dira.

2007an, Goi Erdi Aroko hilerrian egindako indusketetan, hilobi antropomorfoak aurkitu zituzten haitzetan zizelkatuta; Gipuzkoan bakarrak dira

Informazio gehiago 649 600 897 (Agote Aundi baserria)

  • Udalerria: Getaria

Iruzkina gehitu