Frantziskotarren eliza, komentua eta eskola

Elizak, komentuak eta eskolak osatutako eraikin multzo honek historia luzea du. Komentua 1610ean eraiki zuten arren, 1830ean eraberritu eta 1959an handitu egin zuten.

Eliza “frantziskotarren estiloan” eraikia dago, oina gurutze latindarrekoa da, hiru nabe ditu eta erdikoak zutabe errektangular handiak dauzka. Bai komentua bai eliza erabat birmoldatu dituzte eta bere jatorrizko forma galdu dute. Eliz barruan erdiko erretaula dago, J. Ruiz de Larrinagak egina 1828an. Aipatzekoa da Antonio Blocklandt-ek 1577an eginiko flandesko triptikoa.

Komentua Felipe III.aren idazkari Juan de Mancisidorrek eratu zuen 1610ean eta frantsesek arpilatu zuten 1794an. Flandestik ekarritako margolan eta erlikia garrantzitsuak jada desagertuta ere, bere klaustroan gaur egun ikus daitezke XVI. mendeko flandesko taula ugari. Barruan bazuen izen handiko liburutegia ere, euskarazko ondare bibliografiakoarekin; gaur egun Arantzazun jasota daude.

Arazi enpresak Zarauzko eraikinik garrantzitsuenak ezagutzako egiten dituen bisitaldi gidatuetan, besteak beste, eliza hau erakusten zaie bisitariei.

Bisitaldi gidatuen ordutegiak:

* Uztaila eta Abuztua: asteartetik larunbatera goizeko 11.30etan,Arte eta Historia museotik.

* Apiriletik Ekainera eta Irailetik Azaroa: hileko hirugarren larunbatean goizeko 12.00etan Turismo Bulegotik irteten da.

Horrez gain, bisitaldi gidatuak urte guztian hitzar daitezke, telefonoz (943833641) zein posta elektronikoz ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

Informazio gehiagorako, http://www.arazi-ikt.com

  • Udalerria: Zarautz

Iruzkina gehitu