Ondare historikoa

Ondare historikoa

Eskualde baten ondare historikoak haren iraganeko aberastasuna definitzen du. Urola Kostan,  historia, formatu desberdinetan kontserbatzen da gaur egun ere. Atal honetan, ondare historiko nabarmenena aurkezten dizugu, hala nola, artista ospetsuenen eraikuntza azpimarragarrienak, XIX.mendeko arkitektura, eta XVII.mendetik aurrera eginiko eraikinak.

Jarraian herri bakoitzeko monumentu eta eraikin nagusienen zerrenda aurkezten dizugu:

Iragaztu: Udalerria

Bakardadearen kapera

Bakardadearen kapera, Soreasuko Sebastian Donearen Eliza nagusia, Azpeitia. Bakardadearen Kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarroren laguntzaile izan zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat izan zen hain zuzen ere. 1553.urtean egindako testamenduan erabakitakoa jarraitzeko, enkante publikoa…

San Jose Komentua

Eskeko ordenek XVII. mendean izan zuten garapenaren isla da karmeldar oinutsen komentua. Francisca Labaienek fundatu zuen 1609. urtean. Labainenek bere dorretxea eman zuen komentua egiteko, eta hura Teresaren erreformak ezarritako arauei jarraituz egin zen. Komentua eraikin soil xamarra da, Karmeldarren…

Andra Mari Aizpea Baseliza

Lizarralderen esanetan eta aintzinako ohituren arabera, Aiagoitiarrek eta Aizpeatarrek, bakoitzak bere aldetik, beren lurretan Andra Mariren omenez baseliza eraiki nahi zuten. Aingeru batek, azken hauen lagunduaz, gauetan Aiagoitiarren harriak eta egurrak idi batzuen laguntzaz, gerturatzen zizkien. Baseliza jaso zen leku…

Olatzeko baseliza

Olatzeko Andre Mariaren Baseliza Azpeitia eta Loiola lotzen dituen bidean dago, Loiolako Santutegitik oso gertu. Loiolatarrei lotuta egon zen mende luzez. San Inaziok, esaterako, mirespen handia zion Olatzeko Andre Mariari, eta sarri joaten zen bertara otoitz egitera. Gainera, XVIII. mendera…

San Kristobalen Baseliza

Itxuraz eta giroz txikia eta apala, baina bere tradizioagatik garrantzitsua. Ekaitzen aurkako eskariak egiten ziren. Zestoatik gatozela eta Aizarnazabal bidegurutzea igaro ostean, “Xiete” tabernaren inguruan desbideraketa bat hartzen da, “Zaiatz Auzoa” dioena. Kilometro batzuk igo ostean baseliza aurkitzen den zelaietara…