Ondare historikoa

Ondare historikoa

Eskualde baten ondare historikoak haren iraganeko aberastasuna definitzen du. Urola Kostan,  historia, formatu desberdinetan kontserbatzen da gaur egun ere. Atal honetan, ondare historiko nabarmenena aurkezten dizugu, hala nola, artista ospetsuenen eraikuntza azpimarragarrienak, XIX.mendeko arkitektura, eta XVII.mendetik aurrera eginiko eraikinak.

Jarraian herri bakoitzeko monumentu eta eraikin nagusienen zerrenda aurkezten dizugu:

Iragaztu: Udalerria

San Juan Baseliza

Baseliza, gain batean aurkitzen da, nondik hondartzaren eta errekaren bista ederrak lor daitezke. Hondartzako bidea hartuz ea Igeldo – Donostiako bidegurutzea pasatzean, eskuinetara dagoen bidegurutzeak, eskola batzuk igaro ostean, baselizara eramango gaitu. Eraikuntza errektangeluarra da, harri-hormazkoa eta izkinak harlanduz indartuak…

San Juan Bautista Iturriozen baseliza

Baseliza hau Sayazeko Alkatetza Nagusiaren menpe zegoen eta Jaunaren jasokundeko hurrengo igandean bederatzi herritako ordezkariak biltzen ziren Herrialdeko Batzarretara joateko ardura zein herriak izango zuen aukeratzeko. 1792. Urtean lurralde banaketak burutu ondoren baseliza Aia herriaren barruan gelditu zen. Errezil, Bidegoian,…

San Martin de Tours baseliza

Herritik bertatik, Donostialderako errepide zaharra (Orio-Igeldo) hartuz, San Martingo baselizara iritsiko zara, non Kristo Platerescoren presentzia nabarmentzen da. Eraikin hau, leku lasai batean dago, eguna pasatzeko ezin hobea bertatik dauden bista paregabeekin. Bidea jarraituz, Mendizorrotz muinoara igo zaitezke non bertako…

San Pablo Baseliza

Orioko aldapa igotzeari ekiten dioten gidariak bedeinkatzen ditu. 1802an aipatua da. Orioti Aiaruntz doan errepidean kokatzen da, bi herrien tartean, Altxerri zubia igaro eta 300 bat metrotara. 1933. urte arte Sudugarri Baserriaren (Suai), gaur egun Aitzondo jatetxea dena, ondoan kokatzen…

Areizterrezuko San Pedroko Beseliza

Baseliza honen sorrera 1530an Estenaga-ko San Pedro izenarekin eman zen. Baina 1609 ko abuztuaren 22 an eskritura batzuk baseliza hau lekuz aldatu eta bertan “Arristerrezu” eraiki behar zela zioten. Patroiak bere Areizterrezuko oinetxearen itzalpean eraiki zuen, 1606 ko datarekin, eta…