Ondare historikoa

Ondare historikoa

Eskualde baten ondare historikoak haren iraganeko aberastasuna definitzen du. Urola Kostan,  historia, formatu desberdinetan kontserbatzen da gaur egun ere. Atal honetan, ondare historiko nabarmenena aurkezten dizugu, hala nola, artista ospetsuenen eraikuntza azpimarragarrienak, XIX.mendeko arkitektura, eta XVII.mendetik aurrera eginiko eraikinak.

Jarraian herri bakoitzeko monumentu eta eraikin nagusienen zerrenda aurkezten dizugu:

Iragaztu: Udalerria

Elkanoko San Pedro Baseliza

Harlanduzko eraikin honek dorre alamendun bat du. Baselizak bisitatu daitekeen kanpandegia dauka. Meagas gainetik hurbiltzen da baseliza honetara, Zestoara eta Azpeitira doan GI-2633 errepidea hartuta, Meaga gainean desbideratze batek (GI-3163) bertara gerturatuko gaitu. Bertatik bista ederrak daude.Sarrerako atea ojibala da,…

San Prudentzioren Baseliza

Barrendegi ederra da, zeinetik bista zoragarriak ikusten diren. Getariatik Zumaia goazela desbideraketa batek San Prudentzio auzora garamatza. Igoera Getarian hain ospetsuak diren txakolin landaketetatik gauzatzen da. Behin ia goian gaudela zelai zabal batekin topo egingo dugu, zeinek Askizuko auzora eramango…

Alzolako San Roman Baseliza

Alzola herria Aiako Unibertsitateari 1564 an atxekitu zitzaion, eta bere San Roman parrokia lehendabiziko aldiz 1590 an aipatzen dute, Antonio de Elejalde margolari arrasatearren aldare nagusiaren margo baten inguruan sortu zen konbenio bat zela eta. Dorrea zartatua egoteak arreta bereganatzen…

San Telmo Ermita

Ermita txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da. Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoia du, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziur aski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin zizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmoren babesean jarritako marinelen kofradia. Ermitako erretaula nagusia…

Santa María Magdalena Baseliza

Madalenako Elizatxoa herriaren irteeran dago, kostaldetik datorren errepidearen ondoan. XIV. mendekoa da, eta, garai hartatik, eraikinaren zati bat erromesentzako ospitale gisa erabili izan da. Azpeitiko beste eliza batzuk bezala, San Inaziori estuki lotuta egon zen, kristau-ikasbidea eman baitzuen bertan. Arkitekturari…