Ondare historikoa

Ondare historikoa

Eskualde baten ondare historikoak haren iraganeko aberastasuna definitzen du. Urola Kostan,  historia, formatu desberdinetan kontserbatzen da gaur egun ere. Atal honetan, ondare historiko nabarmenena aurkezten dizugu, hala nola, artista ospetsuenen eraikuntza azpimarragarrienak, XIX.mendeko arkitektura, eta XVII.mendetik aurrera eginiko eraikinak.

Jarraian herri bakoitzeko monumentu eta eraikin nagusienen zerrenda aurkezten dizugu:

Iragaztu: Udalerria

San Martin Parrokia

Eliza honi buruz aurkitutako lehen aipamenak, Alfontso Xak berre patronatua Juan Lopez de gamboari ematean koka dezakegu, 1267an alegia.XV:mende erdialdean, San Martín de Zarrulloa izenpean agertzen da. 1593.urtean kanpai handia eraiki zen. Honetarako, herri bertan, 670 adreiluz eginiko labe bat…

San Pedro Parrokia

San Pedro parrokia Zumaiako eraikinik esanguratsuenetakoa da. Muino batean dago, herriko gune pribilegiatu batean. Tenpluaren barnealdea ezaugarri gotikoak dituen eremu bakarrak osatzen du. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, gurutze-gangak eta izar-ganga batek estalitako XVI. mendeko abside poligonala. Eraikuntzak gotorleku itxura dauka…

Soreasuko Sebastian deunaren eliza

Azpeitian dago eliza hau, antzina Iraurgi esaten zitzaion ibarrean, Urolaren ertzean. Gaur egun erdigunetik aparte samar dago, eta bere arkupeak Joan Antxietaren etxe mudejarraren aurreko plazatxoaren buru egiten du. Auzo elkarte zenbait eta bertako ermitak Soreasuko San Sebastianen inguruan batu…

Santa Maria la Real Parrokia, Azkoitia

Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1510ean izendatu zuten parrokia, Baldako Andre Mariaren parrokia lekualdatu zenean. Euskal estilo gotikoaren adierazgarri da parrokia, eta bere baitan Sevillako eta Madrilgo eskoletako erretaulak, Antxietaren eragina duten eskulturak eta rokoko eta neoklasiko estiloetako bildumak gordetzen ditu.…

Santa Maria la Real Parrokia, Zarautz

Parrokiako zaharberritze-lanek Burdin Arotik Aro Modernora arte doazen okupazio-mailak bistaratu zituzten. Burdin Aroko espazioan, sutondoa duen gela karratu bat ageri da.  Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V.…