Festak eta azokak

Festak eta azokak

honako atalean, jaiak eta azokak ezagutu ahal izango dituzu eta harrituta geratuko zara. Ez itzazu galdu!

Iragaztu: Udalerria

San Andres-ak Azkoitian

Azaroaren azken egunean da San Andres eguna eta egun horretan egin ohi da Azkoitian feria eta herri-jaia. Horrela, Andramaixek udako jaiak diren moduan, San Andres egunez Neguko Jaiak izango ditugu. San Andresetako feriaren jatorria XVIII. mendekoa da. Mende horretan hasi…

Euskal Jaiak Getarian

Maiatzeko azken larunbatean ospatzen da. Eguneko jaia, ekitaldiz betea. Bertako produktuekin azoka berezi bat egiten dute. Baserritarrez janztea ohitura da. www.getaria.eus

Inauteriak Azpeitian

Jaiak Inauteri igandean hasi ohi dira, “txikiteo elegantea”rekin.  Egun batzuk lehenago kaldereroek egindako iragarpenaren ondotik, zain egoten dira Azpeitiarrak egun horretarako. Herritar asko eta asko jantzi ohi da garai bateko soineko eta jantzi apainekin, kalean gora, kalean behera paseatzeko, antzinako antzera.…

San Nikolas-ak Orion

San Nikolas eguna Abenduaren 6an da. Normalean lau bost egun irauten dute, egutegiaren arabaera. San Pedro jaietan pasatzen denaren alderantziz gertatzen da: alde batetik egun hoietan ia ez da festarik izaten herrietan eta bestetik jai egunekin (Abenduaren 6a eta 8a)…

Errezil Sagar azoka Errezilen

Errege-Sagarra edo Errezil-Sagarraren Eguna ospatzen da Abenduko lehen igandean eta herritarren azoka egin ohi da goiz osoan; bertan, Errezil-Sagarra eta bere deribatuak (postreak, sagardoa, etab.) saltzen dira. Azokaz gain, sagardoa eta sagarrondoen txertaketak egiten ikas daiteke, besteak beste. Izan ere,…

Martin Deuna Errezilen

Azaroak 11, San Martin eguna, herriko Zaindaria. Errezilgo jai ofizialak ospatzen dira 3 edo 4 egunetan. Udazkena izanik, azoka herrikoia ere antolatzen da jai hauetan, eta baserritar ugarik parte hartzen du etxeko produktuak salgai jarriz. www.errezil.eus

Página 1 de 8