<h1>Harrijasotzaileak</h1> Imagen: Gorka Estrada - Noticias de Gipuzkoa

Harrijasotzaileak

Harri-jasotzea herri-kirol zaharrenetarikoa eta tradizionalenetarikoa da. Indarraz gain, harri-jasotzaileak kontzentratzeko gaitasuna eta erresistentzia fisikoa izan behar ditu. Diziplina honek baserritarren ohiko lanetan du jatorria, gainerako herri-kirolen antzera.

Harriek orotariko ezaugarriak izan ditzakete, egin nahi den probaren arabera. Forma eta tamaina ugari daude; piezak laukizuzenak, kubikoak, zilindrikoak edo esferikoak izan daitezke, eta guztiak granitoz eginda daude.

Jarduera interesgarri honek zale asko erakartzen dituenez, probak jai bilakatzen dira eta aparteko giroa izaten da plazan.

Fuente: www.turismoa.euskadi.net

Iruzkina gehitu