<h1>Sokatira</h1> Irudia: © Erlantz Ortiz

Sokatira

Sokatira oso errotuta dago euskal kulturan, eta kirol honen oinarria zera da, sokaren alde banatan kokatutako bi taldeetako bakoitzak bestea erakartzea. Taldea osatzen duten zortzi lagunek esku biekin helduko diote sokari, baina horretaz gain, botilleroa ere ezinbestekoa da, taldearen ahalegina zuzentzen duen pertsonaia.

Euskal estilo tradizionalari jarraiki, frontoietako jokalekuetan eta plazetan egiten zen sokatira. Geroago, nazioartean izandako harremanei esker, argi geratu da sokatirarik hedatuena zelai gainean egiten dena dela.

Hain kirol herrikoia eta ezaguna izanik, sokatirari buruzko museoa ere badago EAEn eta kirol hau gertu-gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dio bisitariari. Azpeitiko Nuarbe auzoan dago museoa, eta bertakoa da sokatirako euskal talderik indartsuenetakoa ere.
Sokatirari buruzko museoa dago Azpeitian (Gipuzkoa)

Iturria: www.turismoa.euskadi.net

Iruzkina gehitu