Traineruak

Euskal kostaldean oso errotuta dauden kirolak dira estropadak. Garai batean arrantzaleek egiten zuten lanean du oinarria, hau da, euren traineruekin arrantza lekuetara joan eta portura bueltatzea ahalik eta denbora gutxienean. Egun, 13 arraunlarik eta patroiak osatzen dute trainerua; arraunlarien aurrean, ontziaren atzeko aldean kokatzen da patroia, eta traineruaren norabidea gidatzeaz gain, arraunlariei indarra ematea da bere eginbeharra. Tradizio hau oso garrantsitzua izan da gure kostaldean, horain kirol bihurtu da etajendetza ugari ekartzen duen ekitaldika da Getaria, Orio, Zarautz  Zumaia herrialdeetan bereziki.

Udan egiten dira estropadak, eta Kontxako bandera da ezagunena, zortzi traineru onenak Donostiako badian lehiatzen dituen bandera, alegia. Estropada hauek, duela mende bat baino gehiagotik egiten dira, eta urte osoan zehar euskal herrian egiten den kirol ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da.

 

 

Iruzkina gehitu