Bertsolaritza

Bertsolaritza Euskal Herriko  tradizio bereizgarria da. Garai batean, sagardotegi-giroan, lagunarte txiki samarrean jarduten zuten bertsolariek elkarri desafioka. Gero, lehiaketa eta txapelketen bidez jendaurreko bihurtuko da bertsolaritza. Horrekin batera, bat-bateko bertsolaritzan erabiltzen diren gaiak asko zabaldu dira eta lehen bertso jarrietan bakarrik erabiltzen ziren gai serio eta jasoak ere bat-bateko bertsogintzan ohizko bihurtu dira.

Bertsogintzaren oinarrian hiru elementu nagusi daude: doinua, errima eta neurria. Bertsolari batzuek doinu berriak ere sortzen dituzten arren, gehienetan lehendik ezagutzen diren doinu ezagunak erabiltzen dira.

Urola Kosta arte honi oso lotuta dago eta historian zehar oso bertsolari honak atera dira bertatik.

Iruzkina gehitu