Uretako kirolak

Uretako kirolak

Gure eskualdea, kantauri itsasoz inguratua egonik, leku aproposa da ur kiroletarako eta edonon ez bezala gozatuko duzu.

Azken urteotan Surfaren bomm ikaragarria ezagutu dugu eta horren adibide argia da Urola Kostako eskualdea eta bertako hondartzak.

Urpeko jarduerak

Kirol erakargarri hau egin nahi al duzu, eta Kantauri itsasoaren ondoa ikusi, orain arte ikusi ez duzun moduan? Hau da zure aukera, kirol honek erakuts diezazukeen guztia modu erraz eta dibertigarrian aurkitzeko. Ausar zaitez, eta senti ezazu urpeko jarduerak egitea…

Piraguismoa

Euskadin orain dela milaka urtetatik egiten den uretako kirola dugu piraguismoa. Euskal klimaren eta lurraldearen ezaugarriek, ibai ugarirekin eta kostalderik ikusgarrienarekin, piraguismoa urte osoan praktikatzeko aukera ematen dizute. Horrez gain, euskal lurrak inguratzen dituen itsasoan piraguismoa egiteak duen erakargarritasun handia…

Surfa

Azken urteotan igoera sinestezina izan du surfak Urola Kosta eskualdean. Zarautz surfeko erreferentzia-puntu bihurtu da  mundu mailan. Gure hondartzak, Kantauri itsasoak duen indarragatik, kirol hori egiteko leku ezin hobeak dira. Horrela froga daiteke gure inguruan sortu diren surflari handien kopurua…