Txakoli Upategiak

Txakoli Upategiak

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina lortu ahal izateko.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.

Antxoa gazituekin eta oliotako hegaluzearekin probatzea gomendatzen dugu.

Iturria: www.getariakotxakolina.com

Iragaztu: Udalerria

Gañeta

  MAHASTIAK. Gañetak 10 hektarea mahasti ditu, Getarian eta herriaren ingurumarian, mahats-parratan eta maldan antolatuta. Bertako bi mahats-barietate hauek hazten dira lurrotan: Hondarrabi Zuria (% 85) eta Hondarrabi Beltza (% 15). Mahatsok urriaren hasieran biltzen ditugu, bertako upategietan txakolina gogoz egiteko.…

  • Helbidea Agerre Goikoa baserria, Askizu auzoa
  • Posta Kodea 20808
  • Udalerria Getaria
  • Telefonoa 943140174
  • E-maila gainetatxakolina@gmail.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2935308
  • Longitud -2.2187476

K5 Argiñano

Kantauri itsasoaren grina eta muina ispilatzen dituen ardo zuria da K5, Hondarribi Zuri izeneko bertako aldaerak bereak dituen mahastietatik, lursail ikusgarri batean ardura handiz landutakoetatik, erdietsitakoa, hain zuzen. Ardo zuri berria, freskotasunez josia, egitura eder eta amaiera fresko baina biribilduna,…

  • Helbidea Andatza auzoa, partzela 9.
  • Posta Kodea 20809
  • Udalerria Aia
  • Telefonoa 943240005
  • E-maila bodega@txakolina-k5.com
  • Jatorrizko deitura Getariko Txakolina
  • Jarduera Bisita eta degustazioa
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2415941
  • Longitud -2.1548473

Katxiña txakolindegia

34 urte daramatzate katxiñatarrek txingar artean lanean, Orioko herri arrantzalean kokatzen den beren erretegian. Dena den, aitak beti izan zuen berak betidanik egiten zuen txakolina ezagutzera emateko ametsa. Hondarribi Zuri barietateko mahastiak denbora luzez egon dira beraien baserriko sarreran, eta…

  • Helbidea Ortzaika auzoa, 20
  • Posta Kodea 20810
  • Udalerria Orio
  • Telefonoa 617909474/677684202
  • E-maila info@bodegakatxina.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.278832
  • Longitud -2.1082216

Mokoroa

Mokoroa upategia 2008. urtean sortu zuen Jose Antonio Mokoroak eta bere familiak. Gaur egun familia osoare ogibidea da hau eta guztiek gogor egiten dute lan uzta ahalik eta onena izan dadin. Produktu bat bakarra kaleratzen dute, txakolina, honek ekoizpen mugatua…

  • Helbidea Kortaburu Baserria
  • Posta Kodea 20800
  • Udalerria Zarautz
  • Telefonoa 943833925
  • Faxa 943833925
  • E-maila bodega@txakolimokoroa.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.258802
  • Longitud -2.173537

Rezabal

Getariako Txakolina izendapena duen txakolindegi hau 1996an sortu zen; Rezabal sendiaren ekimenaren eta lanaren ondorioz. Rezabaltarren txakolindegiak tradiziozko lan moldeekin segitzen du, teknologiarik aurreratuena erabiliz. Era horretan, mendeetako tradizioak produktuaren ezaugarriei eusten die, eta teknologia kalitatearen zerbitzura jartzen da; urtetan…

  • Helbidea Itsas Begi etxea, Asti auzoa, 628
  • Posta Kodea 20800
  • Udalerria Zarautz
  • Telefonoa 943580899
  • E-maila info@txakolirezabal.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Jarduera Bisita eta degustazioa
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.272099
  • Longitud -2.201528503