Txakoli Upategiak

Txakoli Upategiak

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina lortu ahal izateko.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.

Antxoa gazituekin eta oliotako hegaluzearekin probatzea gomendatzen dugu.

Iturria: www.getariakotxakolina.com

Iragaztu: Udalerria

Santarba

Berauen mahastiak dituzten familia-upategi honek, elaborazio fase guztien kontrol zehatz bat daramate, mahastitik hasi eta ontziratzeko prozesu arte, beti ere metodo tradizionalak erabiliz. Hau guztiagatik, Santarba Txakolina Euskal jakinduriaz beteriko ardoa da.

  • Helbidea Santa Barbara Bidea 7
  • Posta Kodea 20808
  • Udalerria Zarautz
  • Telefonoa 943140452
  • E-maila santarba-txakolindegia@hotmail.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2834978
  • Longitud -2.1929188

Talai Berri

Talai-Berri txakolindegia Zarautzen dago, Getariako Txakolina jatorrizko deitura osatzen duten hiru herrietako batean. 1992 urtean eraikia, Talai Mendiko malda eguteratsuenetan kokatua dago eta hamabi hektarea mahasti ditu inguruan.

  • Helbidea Talaimendi auzoa 728 (kanpinaren alboan)
  • Posta Kodea 20800
  • Udalerria Zarautz
  • Telefonoa 943132750
  • E-maila info@talaiberri.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Jarduera Bisita eta degustazioa
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2873139
  • Longitud -2.14613058

Txomin Etxaniz

Txomin Etxaniz upategia Getariaren bihotzean dago kokatua. Belaunaldietan eutsi dio mahastizaintzari eta txakolina egiteko jarduerari. 1649rako agertu zen Gipuzkoako Protokoloen Artxiboan Domingo de Etxaniz, betiere Getariako mahastizaintzari lotuta. Gerora buru izan da txakolina modernizatzeko, aintzat hartzeko eta Getariako Txakolina jatorri-izendapena…

  • Helbidea Eitzaga auzoa 21
  • Posta Kodea 20808
  • Udalerria Getaria
  • Telefonoa 943140702
  • E-maila txakoli@txominetxaniz.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Jarduera Bisita eta degustazioa
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2960200
  • Longitud -2.1942499

Ulacia

Txakolina egiten 3 belaunaldiren esperientzia izanik, gure ezaugarrietako bat tradizio enologikoari betidanik izan diogun errespetua da. Errespetu horrek, familiaren esperientziaren jakituriari esker belaunez belaun hedatu dugun ezagutzarekin batera, ahalbidetu digu artisautza eta teknologia, tradizioa eta modernotasuna uztartzea, nortasun propioa duen…

  • Helbidea Meagas errepidea
  • Posta Kodea 20808
  • Udalerria Getaria
  • Telefonoa 943140893
  • E-maila info@txakoliulacia.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2836374
  • Longitud -2.2086225

Urki

Urki upategi eraiki berria da, punta-puntako teknologiaz hornituta; bertan, Txakolina modurik tradizionalenean lantzen dugu. Goi mailako produktuaren tratamendu zainduan artisau tradizioa teknologia modernoenarekin eta kalitate kontrol zorrotzenekin konbinatzen duen familiako enpresa, betiere, txakolina nortasun eta kalitate handiagoz lortzeko helburuarekin. Gure…

  • Helbidea Urkidi baserria, Askizu auzoa
  • Posta Kodea 20808
  • Udalerria Getaria
  • Telefonoa 943140049
  • E-maila info@urkitxakolina.com
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Jarduera Bisita eta degustazioa
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2935308
  • Longitud -2.2187476