Txakoli Upategiak

Txakoli Upategiak

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina lortu ahal izateko.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.

Antxoa gazituekin eta oliotako hegaluzearekin probatzea gomendatzen dugu.

Iturria: www.getariakotxakolina.com

Iragaztu: Udalerria

Zudugarai

Txakoli Zudugaraiko jabeek, mahatsaren produkzioan eta txakolinaren ekoizpenean esperientzia handia dute, horretan dihardute 1989an Getariako Txakolina jatorri deitura sortu aurretik. 1994an upategia eraiki zuten. Berauen mahastiez inguratua, txakolindegia Aian kokatzen da, Gipuzkoako herri honek, Zarautz eta Getariakin batera osatzen dute…

  • Helbidea Zarautz-Aia errepidea, Laurgin auzoa
  • Posta Kodea 20809
  • Udalerria Aia
  • Telefonoa 943830386
  • E-maila txakolizudugarai@euskalnet.net
  • Jatorrizko deitura Getariako Txakolina
  • Salmeta puntuak Salmenta zuzena
  • Latitud 43.2606257
  • Longitud -2.1559271