Jatetxeak

Jatetxeak

Euskal gastronomiaz gozatu Urola Kosta eskaintzen dizkizun jatetxeetan,egiaztatu errezten dizugun informazioarekin.

Iragaztu: Udalerria

AITEN ETXE

Edukiera handiko jatetxe hau herri eder batean kokatua dago hain zuzen ere , Zarautzen. Terraza eta itsasora bistak dituen jatetxe bat da. Marisko-haztegi propioa eta arrain erre jana oso ezagunak dira. Upeltegi interesgarria dute. Aparkalekua ere badu. Jatetxe honek igande…

AITOLA ZAR

Mendi minean aurkitzen da Aittola-Zar baserri eta jatetxea, Azkoititik hamabost eta Debatik hogei minutura. Izarraitz mendigunearen oinetan dago, ingurune natural idiliko eta eder askoan. Zatoz eta gozatu baserriaren lasaitasunez eta jaki gozoez. Inguruetan paseo ederra eman edota mendi ibilia egin…

AITZONDO

Zudugarai baserri zaharrean dago 1975etik irekita dagoen jatetxea hau. Oria ibaia eta inguruak ikusten dira. Etxeko sukalde tradizionala du bereizgarri. Berezitasunak: tipula tarta epela, zapoa calvados erara, azpizuna piperbeltz berdearekin

ALGORRI

Zumaiako Kirol Portuan, Zuloaga Museoaren ondoan eta paraje ezin ederrago batean dago Marina Berri, ostalari-konplexua. Marina Berri jatetxeak, Algorri Sagardotegiak, Nao Victoria Kafetegiak osatzen dute bera, Mikel Bermejo eta Arritxu Azkueren zuzendaritzapean dagoen talde eder batekin batera.

Alkorta

Zestoako erdigunean gaude kokaturik Ekainberri-ko bulegoaren ondoan. Giro lasai eta aparta. Betiko sukaldaritzako tradizionala.  Karta, plater konbinatuak eta ogitartekoak ematen ditugu. Jantokiak 40 lagunentzako lekua du.