Jatetxeak

Jatetxeak

Euskal gastronomiaz gozatu Urola Kosta eskaintzen dizkizun jatetxeetan,egiaztatu errezten dizugun informazioarekin.

Iragaztu: Udalerria

ALTXERRI

Altxerri jatetxea Aian kokatzen da, bertan espazio erosoa aurkituko duzu familia bazkariak, enpresa bazkariak eta baita ere pintxoez, gure ardoz eta berezitasunez gozatzeko. Etxeko sukaldaritza tradizionala da gure berezitasuna, jatetxean prestatua eta poltsiko guztietara moldatzen dena. Kalitatezko “Q” ziurtagiriak bermatzen…

Anaiak

Anaiak jatetxean, euskal sukaldaritza dastatu daiteke, Lurraldeko produktuekin eginak. Gure berezitasunetako bat, janari azkarra edo “fast food” deitzen zaiona da.

Antilla

Antilla jatetxean 10 urte baino gehiagoko esperientzia dute. Harro daude beraien zerbitzu, janari eta batik bat, bezeroei eskainitako tratuaz. Ostiraletan pintxo-pote berezia unean uneko pintxo errazio beroekin. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez hitz egiten dute.

Aranburu

XVI mendeko baserri eraberritua. Mendiz inguraturiko Aizarna bailararen erdian kokatua. Betiko sukalde tradizionala. Gure berezitasuna arkumea burruntzian da. Astegunetan menuak eta asteburuetan karta ematen dugu. Ahalik eta bertako produktu gehien erabiltzen saiatzen gara. Terraza handi, eguzkitsua, aparkalekua eta umeentzako parkea…

Araneta

Araneta erretegia Zestoan dago, Aizarnzabal parean. Kalitate goreneko haragiak eta arrainak dituzte. Astelehenetik ostiralera eguneko menua dakate eta baita eskaintza zabaleko karta, gainera ardo, sagardo eta txakolin ugari dituzte aukeran.