Jatetxeak

Jatetxeak

Euskal gastronomiaz gozatu Urola Kosta eskaintzen dizkizun jatetxeetan,egiaztatu errezten dizugun informazioarekin.

Iragaztu: Udalerria

Ashe

Orio eta Aia lotzen dituen errepidean, Santiago erreka auzoan aurkitzen da Ashe jatetxea. 10 urte Gipuzkoar ostalaritzan jardun ostean, Juanjo eta Tatik beraien jatetxean Euskal sukaldaritza tradizionala, Argentinar eta Kubatar ukituekin eskaintzen dizuete. Gozatu beraien karta zabalarekin edo nahiago izanez…

ASTILLERO

Astillero erretegi-jatetxea, Euskal erretegi tradizionala da. Getariako badia etxe bateko bigarren solairuan kokatuta dago itsasori begira. Itsaski eta arrain freskoa, oso freskoa jateko aukera ezin hobeagoa eskaintzen ditu. Zatoz eta dastatu bertako itsaskiak. Bertan eskaintzen den harrera eta giroaz distrutatuz.

Augusto

Jatetxe honen berezitasunen artean bakailaoa, haragia saltsan eta etxeko postreak dira besteak beste. Giro eta tratu etxekoia.

Auntxa erretegia

Auntxa erretegia Azpeitiko Urrestilla auzoan kokatuta dago. Lagun artean gozatzeko toki aproposa da. Parrillan espezializatuak dira. Sagardotegiko kupelak dituzte sagardo garaian gozatzeko.

AZKUE

Azkue jatetxeko laugarren belaunaldikook benetan eta gogor saiatzen gara betiko euskal sukaldaritzaren usain eta dastamen goxo eta erakargarriak gure bezeroei eskeintzeko. Usadioari jarraituz , lehengai ezin hobeak erabiliz eta aurrekoengandik ondo egindako lanarekiko ikasitako maitasuna erabiliz, lortzen ditugu plater goxoak…